Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Bigarren itzulia

29 Mars 2014 , Rédigé par Zuraide Aintzina - Unis pour Souraide

Hauteskundeen lehen itzuliko biharamun huntan, eskertzen ditugu beren konfiantza eman daukutenak lehen tokian ezarriz, bertze bi zerrenden aitzinean : Patrick Genin-ena eta M.C. Borda Ibarlucia-ren Abertzale zerrenda.

Igandean gehiengoa ardietsiko duen zerrendak ukanen ditu 11 edo 12 hautetsi.

Herria eta Herritarren alde lan egiteko gehiengo horren beharra badugu.

Talde egonkor bat gira eta etiketarik gabekoa. Gure zerrenda burua Zuraidar guzien Auzapeza izanen da. Berriz aurkezten gira zuen aintzinean zuen bozaren galdegiteko.

Engaiatzen gira :

Eskola publiko baten eraikitzera, diru laguntza on batekin, kantina eta eskola zaindegi berarekin bi eskolentzat.

Azpiegiturei lehentasunaren emaitera :

  • Herri barne eta toki publikoen eskuragarritasuna.
  • Bideen mantentze eta segurtasunaren
  • Herriko ur sarearen begiratzera eta mantentzera.
  • Epe luzeko aintzinikusmenak herriko ontasunen erabilpenaz eta mantentzeaz.

Bultzada berri bat eman herriari elkarteak, ofizialeak, enpresak eta saltegiak sustengatuz.

Zergen arrazoizko neurri batean atxikitzera.

Herri elkargoan Zuraide herriaren interesen zaintzera.

Euskara eta Euskal kulturaren butzatzera.

Herrian bizi diren hogoi bat laborarien interesen zaintzera eta sustengatzera.

Zuraidarren laguntzera etxebizitza baten aurkitzen alokatuz edo jabe bilakatuz.

Tokiko Hirigintza Plan baten tokian jartzera.

MOBILIZATU GAITEN, herriaren kudeaketa demokratiko batentzat, talde lotu batekin, herriaren zerbitzuko edo elkarte munduan jadanik esperientzia bildua duenarekin :

Gutan fida zaitezte : BOZKATU « UNIS POUR SOURAIDE, ELGARREKIN AINTZINA

Partager cet article
Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article