Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Gure Egitaraua - Elgarrekin aintzina

22 Janvier 2014

Aurkezten dugun zerrenda egiazko talde bat da orain arte Herriko Kontseiluan diren 7 hautetsiez osatua. Elgar ongi ezagutzen dute eta batzuek elgarrekin lanean aritzeko usaia badute aspalditik . Zerrendaren bururatzeko deitu dituzte elgarren artean eta bertzeak entzunez lanean aritzeko gai izaiten ahal diren hautagai batzu, beren ofizio edo elkarte munduan bildu esperientziari esker. Nahi izan da ere auzo desberdinak ordezkatuak izan diten.

Gure helburu bakarra da lan egitea gure herria aitzina eremaiteko, Zuraidarren zerbitzuko izanez eta ez gure interesen zaintzeko.

Elgarren artean egin ditugun gogoeten ondorioa da aurkezten dautzuegun proiektua. Denen errespetuan eta herriak jasaiten ahal dituen gastuen arabera finkatu ditugu gure hautu eta lehentasunak.

Horra gure egitarauaren ardatz nagusiak :

Herri barnea / Haurtzaroa – Gazteak – Kirolak – Aisialdiak / Gizarte obrak / Lur eremuak eta funtsak - etxebizitza / Laborantza – ingurumena / Herri Elkargoa / Kudeaketa – Finantzak / Euskara / Herriko Elkarteak / Hirigintza / Herriko bastimendu, ekipamendu eta sareak / Komunikazioa.

Zuen oharrak uzten ahal dituzue edo E-mail bat igortzen ahal daukuzue « contact » erlaitzaren bidez.

Herri barnea :

  • Hurbileko saltegi eta zerbitzuak atxiki eta berri batzu bilatu (okindegia, medikua…)
  • Erabiltzaileen eskuragarritasun eta aisetasuna hobetu : segurtasun gehiagorekin oinezkoentzat, komun publiko batzuen egitea eliza eta herriko etxetik hurbil…
  • Gogoeta eta azterketak ereman eskola publiko berri baten eraikitzeko, gaurko arauen arabera, eskola pribatuaren ondoan, kantina eta eskola zaindegi egokiak bi eskolentzat.
  • Seinaletika hobetu : aparkaleku, komun publiko…

Haurtzaroa – Gazteak – Kirolak – Aisialdiak :

  • Elgarretaratze toki batzu antolatu Zuraidarrentzat : jostaleku bat haur ttipientzat, piknika toki batekin.
  • Herriko eta auzokoetako haurrentzat egiazko ikas eta elgarretaratze toki bat den gure igerilekuaren funtzionamendua optimizatu.
  • Herriko pilota plazaren antolaketa berriz ikusi, partida ofizialen ukaiteko.
  • Herriaren inguruetan oinezkoen ibiltokiak hedatu .

Gizarte obrak :

  • Haurtzaindegia lagundu bere garapen xedeetan.
  • ETXETOA xaharretxea : orain arte egiten dena segitu egoiliarren eguneroko biziaren hobetzeko eta hauen zerbitzuko lanean ari direnen laguntzeko.

Lur eremuak eta funtsak - etxebizitza :

  • Etxetoa lotizamenduko etxe-lurren antolaketa bururatu eta lehenik herriko gazteentzat begiratu, herritar guzieri jakinaraziz saltzeko direla eta zonbatetan.
  • Herriak dituen etxebizitzak herritarrei proposatu, sozial baldintzetan alokatzeko.
  • Herriko lur eta funtsak zaindu geroan egiten ahalko diren antolaketentzat, herritaren beharren arabera.

Laborantza – ingurumena :

Laborantzako diren lurrak zaindu.

Laborantza batzorde bat sortu laborarien laguntzeko ezagutzen dituzten nekezietan eta bete behar dituzten urratsetan.

Herri Elkargoa :

  • Errobi herri elkargoaren sortzearekin, herriak ordu arte bere gain zituen eskumen batzu elkargoaren gain pasatu dira. Herria eta herritarren interesen alde lan eginen dute gure ordezkariek elkargoaren bilkuretan parte hartuz eta hartuak diren deliberoetan pizatuz.
  • Ofiziale gune baten sortzeko azterketa egin arazi Errobi Herri Elkargoari eta beharra baldin bada, lur eremuak saldu antolaketak egin ditzan. Gero parte hartu toki hortan kokatuko diren ofizialeen hautatzeko.

Kudeaketa – Finantzak :

  • Herrien diru iturriak arras ttipitzen ari diren memento huntan (estatuaren laguntza eta beste diru laguntzak beheiti ari dira) : kudeaketa herriaren egiazko ahalen arabera egin beharko da. Hautuak egin beharko dira herriko funtsen atxikitzeko eta mantentzeko, maileguari sobera dei egin gabe eta tokiko zergak behar den heinean utziz krisia garai huntan.

Euskara :

  • Gure nortasunaren zutabea da, bere erabilpena hedatu nahi dugu herriko eguneroko urratsetan.
  • Elkarlan bat ereman Euskararen Erakunde Publikoa eta Errobi Herri Elkargoko Euskara teknikariekin.
  • Diru laguntza bat ekarri Euskara eta Euskal kulturaren alde lan egiten duten elkarteeri.

Herriko Elkarteak :

  • Elkarteen arteko harremanak eta ekimenak sustatu.
  • Gure herriko elkarteen arduradunekin mintzatu beren proiektu eta beharren jakiteko.

Hirigintza :

  • Orain arte hirigintza kudeatzen duen gure Herriko Karta ez da luzaz bali izanen. Behar orduan, aztertuko dugu gure baitarik Tokiko Hirigintza Plan baten plantan ezartzea bortxaz behartua izan aitzin..Dokumentu horrek finkatu orientazio eta arauak denentzat berdin aplikatuak izanen dira laborantzako lurren zaintzeko eta espazioa ahal bezain hobeki baliatzeko.

Herriko bastimendu, ekipamendu eta sareak :

  • Bastimendu desberdinak zertan diren ikusiz beren antolatze edo berritzea deliberatu bakotxak ukanen duen erabilpenaren arabera. Bastimendu bakotxa baliatua izan behar da !
  • Hilerria : hedatuko delarik toki bat sortu errauts kutxentzat.
  • Ura eta sanotzea : mantentze eta berritze programa bat eraiki sareen iraunkortasuna segurtatzeko araubide eta normen arabera.
  • Bideak : bide guzien mantentzea jarraiki bai herri barnean eta baserrian
  • Toki lanjerosen segurtatzea aztertu

Komunikazioa :

  • Herriko berriak emaiten dituen aldizkaria erregularkiago agertu herriko bizia eta hartu diren deliberoetaz kontuen emaiteko.

Informazio bilkurak antolatu herritarrek delibero premiatsuetan parte har dezaten.

HAUTESKUNDEAK, aurten aldatzen dena :

  • Zerrenda osoarentzat bozkatzen da. Marratua edo aldatua den bozka papera baliogabekoa izanen da.
  • Bozka paper berarekin hautatuko dituzue ere Herri elkargoko ordezkariak.
  • Bozkatzeko, nortasun agiri bat argazki batekin aurkeztu behar da (nortasun karta, gidabaimena edo permisa, ihizi baimena…)
Gure Egitaraua - Elgarrekin aintzina
Partager cet article
Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article